Biziraun dezake “EEBB-etako estatu bezero” berri bat Sirian?

20180116184121165

By Elijah J. Magnier – @ejmalrai

Translated by: Iñaki Pérez González

Gaur egun argi dago Amerikako Estatu Batuetako (AEB) indarrek Siriako ipar-ekialdean mantenduko direla, non Al-Hasaka eta Deir-Ezzoreko kurduak, tribu arabiarrekin batera, indartsu egin diren. Washingtonek “mugak defendatzeko” 30.000 soldaduen eraketa aldarrikatu du,  aldarrikatu berri den “estatu estatuaren barru” honetan.  Galdera zein da: Luzaroan mantendu daiteke estatubatuarren okupazio hau? Galdera honek beste bat, erabakigarria, dakar: Estatu kurdu batek biziraun dezake?

Ez dago dudarik AEB-ek ez dutela nahi Siria utzi eta Errusiak bere kontrola eta presentzia handitu dezan,  behintzat Washingtonek Moskuren eragina Levanten txikitzeko edo traba egiteko aukera duen bitartean. Bere burua okupazio indar bezala aurkeztean, eta ondorioz “estatu bezero” bat eratzeko borondateak, AEB-en jarrera justifikatzen du (Bere buruarentzako, baina ez amerikar herritarrentzat, ezta munduarentzat ere) bere presentzia nahi bezain beste, kurduak  bertan behera uzteko denbora etorri arte. AEB-ek Iranen presentzia Siriako lurraldean eta AEB-ek duten obsesioa Teheranen influentzia txikitzeko Damaskon erabiltzen ari dira gehien bat aitzaki bezela.

Ez dago dudarik AEB-etako indarrek gai direzela Sirian okupatutako lurraldean bere interesak zaintzeko, eta edozein indar erregularren aurrerapenak ekiditzeko. Ala ere, bere soldaduen segurtasuna inguruaren menpe dago, kasu honetan inguru erabat kontrako bat, bai kanpoaldean bai barrualdean ere. AEB-etako indarren eta kurduen aurkako erasoak ez daude guztiz baztertuta. Hori gertatzen bada AEB-ek berpentsatu beharko dute bere presentzia okupatu berri duten lurraldean, etxetik urrun eta non bizi amerikarrak galdu daitezke etekin eskas baten truke AEB-etako segurtasun nazionalerako.

Iranek esperientzi luzea dauka AEB-etako indarrak borrokatzen Ekialde Hurbilean, non talde irakiarrak, Iranek finantziatuta eta trebatuta, funtsezko kalteak eta giza bizitzaren galerak eragiteko gai izan ziren AEB-en Irakeko okupazioan 2003an. Eta hori baino lehen, Errepublika Islamikoa oso gazte zanean, 1983an, talde iraniarzaleak AEB-etako Marineak (legez kontra Libanoko gerra zibilean zebiltzan bitartean) gogor kolpatu zituzten, indar hauen kontrako erasorik handienetako baten.

Noski, AEB-etako indarrek ere esperientzia irabazi dute aktore ez estatalak borrokatzen. Baina esperientzia honek ez ditu babestuko kolpe larriak jasotzetik, horrek bere erretirada ekar dezake goizago edo beranduago. AEB-etako okupazio proiektuak nahiko zulo ditu. Suposatzen da kurdutar 30.000 gizon-emakumeen eginkizunak izango direzala:

-Qamislo eta Ya´rubiya-Albu kamal bitarteko muga babestu, Siriako Armada eta bere aliatuei aurre eginez. Damaskok jada gaitzetsi ditu AEB-etako indar okupatzaileak  eta hauekin lanean ari diren kurduak traidoreak direla adierazi du.

-Al-Hasaka, Ain al-Arab, Tel Abiyad eta Manbijeko muga Turkiarengatik babestu, Turkiak kurduei gerra deklaratu die eta bere mugetan agertu daitekeen estatu kurdu bat kosta ala kosta suntsitzeko mehatxatu du. Ankara ez da begira geratuko Idlibetik estatu kurdu bat sortzen den bitartean. Turkiako presidenteak Recep Tayyip Erdogan mehatxu egiten du egunero Siriako kurduek kontrolatutako lurraldeak inbaditu edo mugan dauden probintziak bonbardatzearekin.

-Irakeko muga luzeak babestu non Herri Mobilizazio Unitateak prest daude AEB-en indarrak kanporatzeko borondatearekin datorren edozein talde (ISIS izan ezik) laguntzeko. Batez be ISIS-eko poltsa bat dagoen bitartean Siriako eta Irakeko mugen artean. Irakek – bere mugen kontrola izan arren – ez du begi onez ikusten ISIS Siria aldeko mugan mantentzea AEB-en babespean, jakitun dago Washingtonek ez daukala taldea amaitzeko asmorik, horrela hainbat mila terroristei Raqqahraino ihes egitea ahalbidetu zuen, eta ISIS erabili dezake Irakeko edo Siriako gobernuen gain “eragina” izateko. AEB-ek Irakeko egonkortasunarekiko duten konpromisoa izan arren, Bagdadek ez du aitzakiarik ikusten AEB-ek ISIS babesteko Siriako ipar-ekialdeko enklabe baten, urte askotan bizi izan diren mugak zeharkatzeko gai den taldea eta lurraldea ezagutzen duena .

AEB-ek Irakeko eta Mundu Islamikoaren beste toki batzuetan bildutako esperientzia erabil dezakete tokiko tribuen leialtasuna erosteko, Irakeko ‘Sahwa’ bezala. Saudi Arabiak kaltetutako eremuak berreraikitzeko prest dago -nahiz eta bere krisi finantzarioa izan- AEB-ko eskaera jarraituz, eta al-Hasaka eta Deir-ezzouren tribu arabiarrak finantzatu eta hornitzeko asmoa dauka. Baina bere leialtasuna edozein erosleri saltzeko prest daunenek ez dute eragozpenik arerioengandik dirua biltzeko baita, Iraken gertatu den bezala. Azken finean, ipar-ekialdeko Siriako tribu arabiarrak Irakeko tribu berberak dira.

-Barne istiluetatik bere burua babestu eta Damaskorekiko leialak diren kurduen eta separatisten arteko borroketatik babestu, eta barnealdean IED edo “hit and run” taktikak erabiltzen dituzten Siriako gobernuaren alde dauden Arabiar tribuek, bere lurraldea berreskuratzeko eta probintziak kurduak ezegonkortu nahian.

-Lurralde zabal bat babestu, 39.500 km-ko azalera duena. Honek esan nahi du militante bakoitzak 1.3 kilometro karratu defendatu beharko dituela etsaiez inguratutako probintzietan, baita “estatu estatuaren barruan” ahalbideratzeko borondaterik ez duten indarrez ere, nahiz eta AEB-ko aire indar boteretsuak eta tokiko zerua inoiz usten ez duten drone-ak egin dezaketena.

Al-Hasakako kurduak (Afrinen eta Alepon kontzentrazio kurdu handiak daude Damaskotik bereizteko asmorik ez dutenak) AEBetako babespean jartzen ari dira beraien buruak mugimendu trakets batean, “lagunak” bertan behera uzten dituzten aliatuak direlarik bere interesak zerbitzatzeari utzi egiten duten momentuan. Damaskok ez du azken finean AEB-etako okupazioa onartuko bere lurraldean, eta Turkia –Siriako lurra okupatzen ari dena baita- baino are handiagoa eta arriskutsuagoa den etsaiari aurre egingo dio.

Badirudi behatzaile batzuek uste dutela AEB-ek Turkia alde batera uztea erabaki zutela bere bezero kurduak babestu eta mantentzeko, hauek Ekialde Hurbileko AEB-etako aliatu hoberen alde agertzeko prest baitaude: Saudi Arabia, eta Estatu Batuetako Aliantza Estrategikoa, Israel. Ikuspegi ahula da AEBetako administrazioa jakitun baitago kurduek ezin dute luze iraun leku hori eusten eta inguruko herrialdeek behar bezain beste itxarongo dutela (bat edo hamar urte) mehatxu hori bere mugetatik desagertarazteko.

Damaskok ez ditu alde batera utziko baliabide energetikoetan aberatsak diren al-Hasaka eta Deir-Ezzor probintziak, eta bere aliatuek AEB-etako indarrak Siriatik modu militarrean kanporatzea babestuko dute. Damaskoko aliatuek dagoeneko entrenatu eta partekatu dute bere gerrila esperientzia gerran hainbat talde siriarrekin, ISISen itzulera saihesteko eta hegoaldeko Golaneko Gainetan eta ipar-ekialdeko Siria erreklamatzeko.

Oraingoz Damaskok  Al-Qaedan (Hay’atTahrir al-Sham-ekin batera 10.000 borrokalari baino gehiagorekin kontatzen dute) eta, ondoren, ISISen ikusten ditu arriskurik handienak. Noski, Siriako gobernuak beti izango ditu Turkiako indarrak desagerrarazteko borondatea, nahiz eta Errusia eta Turkia elkarrekiko beharrezkoak diren aliatuak bilakatu. Turkiako presidenteak zelai erdian mantentzen saiatzen ari da, AEB-etako aldean oin bat jarriz eta beste bat Errusiar aldean, ez bata ez bestea galdu nahian, bietatik onurak lortuz, biek baitute funtsezko interes militar eta ekonomikoak Ankaraekin (eta alderantziz ). Erdoğanek ere Damaskoren ezezkoarekin konta dezake  kurduen “estatua estatuaren barruan” deuseztatzeko, bi herrialdeen helburu komun bezala nahiz eta aliantzarik ez egon eta bi presidenteek, Assadek eta berak, elkarrekiko etsaitasuna deklaratu duten.

Errusiak, alde batetik, Erdogan babesten saiatuko da eta, aldi berean, Afrineko kurduekin bat egingo du, kurduek (Afrinen eta Hasakan) elkarren artean hitz egingo dutelakoan, eta ulertuko dutelakoan zeri egin beharko duten aurre AEB-ek Siriatik alde egitea erabakitzen dutenean.

AEB-etako administrazioak beste behin ere liztor-habi baten sartzen ari da, muskulu militarren bidez pentsatsen (hitz egokia bada), adimenarekin baino, Siriako interesak ziurtatzeko, bere botere militar “aalguztidun” hori Libanon, Afganistanen eta Iraken oso mugatua izan zela ahaztu nahian. Nola uste dezake Donald Trumpen administrazioak Sirian irabaztea posible dela? Amerika gertakarien aurrean hegan egiten ari da.

 

One thought on “Biziraun dezake “EEBB-etako estatu bezero” berri bat Sirian?

  1. brilliant move

    2018-01-20 10:35 GMT+01:00 Elijah J M | ايليا ج مغناير :

    > Elijah J Magnier posted: ” By Elijah J. Magnier – @ejmalrai Translated by: > Iñaki Pérez González Gaur egun argi dago Amerikako Estatu Batuetako (AEB) > indarrek Siriako ipar-ekialdean mantenduko direla, non Al-Hasaka eta > Deir-Ezzoreko kurduak, tribu arabiarrekin batera, indartsu e” >

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.