AEBen berehalako erretreta, Irakeko akordioa eta burujabetza urratu izanagatik

Elijah J. Magnier:@ejmalrai

Itzulita: Iñaki Pérez González

Irakeko Parlamentuak atzerriko indar guztiei berehalako kanporaketa eskatzea erabaki du, beren presentzia baldintzak urratzeagatik. AEBek Bagdadeko gobernuarekin zuten kontratu betebeharrak hautsi dituzte eta Irakeko burujabetzari aurre egin diote, bere egonkortasuna arriskuan jarriz. Lehen ministroaren bulegoko iturriek adierazi dutenez, “kanporaketa eskaera berehala gerta daiteke. AEBetako indarrek akordioa hautsi dute eta. Beraz, akordioa baliogabea da orain. Akordioaren arabera, AEBetako indarrei urtebeteko abisua eman behar zioten herrialdetik alde egiteko, baina AEBek akordioaren baldintzak hautsi zituztenetik, denbora muga hori ez da aplikatzen.”

Adel Abdel Mahdi lehen ministroak Iraken indar militarrak dituzten herrialde guztiei (AEB eta Koalizioaren beste herrialdei: Erresuma Batua, Kanada, Frantzia, Belgika, Danimarka, eta abar) jakinarazi die ahalik eta azkarren erretiratu behar direla. Orain arte, jakin dut, inongo herrialdek ez du modu positiboan erantzun eskaerari bide diplomatikoen bidez. AEBek bakarrik erantzun diote Irakeko gobernuari, alde egiteari uko eginez. Presio eta mehatzu ikaragarria ari dira aplikatzen gobernuari, parlamentuko gehiengoak bozkatutako konstituzio erabakia ez betetzeko.

“Irtenbide bakarra ikus dezaket: Herriari jakinaraztea AEBek Irakeko herriaren borondatearen aurka egiten ari dela, eta AEBetako militarrak okupazio indarra deklaratzea bitarteko diplomatiko guztiak agortzen badira”, esan du iturriak.

AEBetako funtzionarioek behin eta berriz uko egin diote legebiltzarraren erabaki demokratikoari —AEBek aldarrikatzen dute 2003an herrialdera eraman zutela demokrazia— eta Iraken geratuko direla azpimarratu dute. Mike Pompeo AEBetako idazkariak Irakeko erabakia “ez-loteslea” dela esan zuen. Nolanahi ere, atzerriko indar militarrik ezin da etsaia den gizartean mantendu, base militarren kopurua eta kontrolatzen duten armadaren indar masiboa izanda ere.

40 milioi irakiarren %66a, Irakeko xiitak, oro har, atzerriko indarren aurkako gorrotoa adierazten ari dira, eta bereziki AEBetako indarren aurka. Irakek indar horiek alde egiten ikustea nahiko lituzke, AEBetako eraginari amaiera emonez Mesopotamian eta Mendebaldeko Asian. Protesta jendetsua antolatu da urtarrilaren 24 ostiralerako, Sayyed Moqtada al-Sadr-ek gidatuta, AEBek Legebiltzarreko erabaki hau alde batera uztearen ondorioez ohartaraziz. Irakeko historiako protestarik jendetsuena izatea espero da. Protesta hau hasiera baino ez da.

AEBetako indarrek krimen larriak egin dituzte Iraken: Adel Abdel Mahdi lehen ministroaren arabera, AEBetako enbaxadoreak Baghdaden jakinarazi zion Israelek 2019ko erdialdean burutu zituen Irakeko segurtasun indarren aurkako bost atentatuen eta, dron erahilketa batean, segurtasun indarren komandante baten erailketaren erantzukizunari buruz Siria eta Irakeko mugan. Israelgo eraso hauek Irakeko AEBetako indarren ezagutza eta baimenarekin burutu ziren, Israelek Irakeko aire espazioa bortzatu eta bere segurtasun indarreko kideak hiltzen uzten baitzituen. Eraso horren ondorioz, AEBek —Irakeko aire espazioaren gaineko kontrola mantentzen duten bitartean— israeldarren konplize bihurtu zen AEBetako herrialde anfitrioiaren, Iraken, aurkako erasoetan.

2019ko abenduan, Trump administrazioak beste delitu bat egin zuen, Irakeko gobernua alde batera utzi eta irakiar gehiago nahita eta inolako oinarri legalik gabe hiltzea. AEBetako hegazkinek Irakeko indarrak Siriako mugan erasotu zituzten, eta Irakeko Armadako, Polizia Federalaren eta Herri Mobilizazio Indarren (HMI) 45 eta 46 brigadetako 79 kide hil eta zauritu zituzten. AEBek Siriako eta Irakeko basamortuetatik mugitzen diren ISIS militanteak ehizatzeko erabiltzen zan segurtasun indarren kanpamentua suntzitu zuten.

Indar horiek Adel Abdel Mahdi lehen ministroaren agindupe zuzenean daude. AEBek Irakeko soldaduei 540kmtara dagoen K1 baseari egindako erasoa leporatu zizkieten. AEBek ez zuten frogarik bere ondorengo bonbardaketa erasoan hildako dozenaka agenteek Iraken jaiotako AEBetako kontratista baten hilketen atzean zeudenik. AEBek, gainera, ezin izan zuten frogarik erakutsi erasoari ekin aurretik Irakeko lehen ministroak hala eskatu zuenean.

Horrela, dagoeneko, 2019an, Estatu Batuek Iraken agintaldiaren baldintzak urratu zituen. Orduan, AEBek Iraken kontrako beste delitu bat egin zuten: Irakeko komandante bat, Abu Mahdi al-Muhandes eta hiru irakiar ofizial hiltzea Bagdadeko aireportuan. Are gehiago; bere nazioarteko zuzenbidearekiko mespretxua erakutsiz iraniar general nagusia, Sardar Qassem Soleimani eta lau iraniar ofizial hil zituzten (Hossein PourJafari brigada jenerala, Shahroud Mozaffarinia koronela, Hadi Taremi nagusia eta Vahid Zamanian kapitaina) nahiz eta AEBek Iranekin gerran egon ez. Trumpek era zirikatzaile batean adierazi zen, harrokeriaz “bi hil baten prezioarengatik” esanez.

Abdel Mahdik lehen ministroak AEBetako protokolo diplomatikoarekiko mespretxuaren froga gehiago eman zituen, Trump presidenteak deitu ziola esanez, Iranekiko tentsioa murrizteko bere bitartekaritza eskatzeko. Abdel Mahdik esan duenez, “Soleimani Irakera nik eskatuta iritsi zen Saudi Arabiatik etorritako Iranen bake ekimenari buruzko erantzuna jasoteko. Trumpek atzerriko ofizial bat, babestu beharko lukeen lurralde batean eta lehen ministroak hala eskatuta etorritako bake mezularia, hil zuen “. Baina hori ez da dena: jakintza publikoa zen, Ibrahim al-Jaafari Atzerri ministroak iragarri zuen bezala (2016ko ekainaren 11an), Soleimani Iraken inmunitateaz gozatzen zuela aholkularigisa –Irakeren eskaera ofizialean– ISISen aurka borrokatzeko.

Zehatzgabea da esatea “Soleimani AEBetako herritarren aurka ari zela urtetan egin zuen bezala”. Trump presidenteak eta bere administrazioak ez zuten inolako frogarik emon horrelako erreklamaziorik egiteko. Politikariek eta akademiko gerrazaleek soilik gogorarazten dute Soleimanik Irakeko erresistentziari eskainitako laguntza AEBen Irakeko okupazioaren aurka, Soleimaniri leporatuz “AEBetako soldaduen odola eskuetan izan zuela Irakeko okupazio militarrean”.

Hala ere, “Segurtasun Kontseiluak ez ditu esplizituki gaitzetsi koalizioen aurkako erasoak; horrek atzerriko inbasioaren eta okupazioaren aurkako autodefentsa eskubidea murriztuko luke”. “Irakeko inbasioa eraso ilegala (gerra) izan zela argudiatzen da, eta horren erantzuleak gerra-gaizkileak direla “(Mandel, 2004: McGoldrick, 2004).

Beraz, garai hartan Irakeko okupazio indarren aurkako erresistentzia armatua guztiz zilegia zen. Erresistentziaren erantzuna, eta AEBek zuzendutako okupazio indarrentzako ondorioak, 2003an okupazio indar zirela aitortu zuten, ezin dira ekintza terroristatzat hartu. Qassem Soleimani Irango jenerala ez da okupatzaile baten, “suntsiketa masiboko armak” inbasioaren aitzakia erabili eta inoiz aurkitu ez duen, aurkako delituen erantzule. AEBek Irak inolako oinarri juridikorik gabe inbaditu zuten, eta Irakeko biztanleak eta herrialdearen azpiegiturak erabat suntsitu zituzten, ehun milaka irakiar hil egin zituzten.

Orain bere ahotik jakin dugu Trumpek Soleimani zergatik hil zuen: Irango General Nagusia “gauza txarrak esaten ari zen” AEBei buruz. “Zenbat zabor entzun behar dugu? Zenbat denboraz entzungo dugu? ”, Trumpek esan zien bere diru-emaileei.

AEBek Benjamin Netanyahu lehen ministroari Irakeko aire eremua urratzen uzten jarraitzen dio, israeldar armadak Siria bonbardatu dezan al-Tanfetik, Irak eta Siriaren arteko mugan. Bagdaden dauden funtzionarioek esan dute “AEBetako indarrek ez dutela errespetatzen Irakiarrekin duten akordioa. Aspaldidanik, okupazio indar gisa jokatzen ari dira. Hau ez da gertzatzen den lehen aldia. Siriari horren berri ematen diogu gertatzen den bakoitzean ”.

AEBek Ekialde Hurbilean egindako delitu ugari, nazioarteko zuzenbidearen eta Iraken burujabetzaren urraketa, bereziki, ez ziren hasi Trump presidentearekin. Baina Trumpek eta bere taldeak beste maila batera eraman zituzten 2018an, UNSC 2231 ebazpenaren barruan dagoen JCPOA izenarekin ezagutzen den akordio nuklearrari uko egin zionean. Ez zitzaion gustatu “Barack Obamaren akordioa” zelako. Trumpek, beraz, Ekialde Hurbila are gehiago ezegonkortu eta eskualdea gerraren amildegira eraman du. AEBetako indarrak Iraken mantenduko zituela azpimarratu zuenean, hurbil dagoen egunen batean azalduko beharko die amerikarrei zergatik ari diren hiltzen AEBetako soldaduak okupazioaren aurkako tokiko erresistentziaren aurrean.

Copyright © https://ejmagnier.com  2020